Independentziaren eguna (AEB)

Su artifizialak 1986ko ekitaldian, Washington monumentua.

Independentziaren eguna (ingelesez Independence Day edo Fourth of July) urtero uztailaren 4an Estatu Batuetan ospatzen duten jaieguna da. Egun hartan 1776an Ameriketako Estatu Batuetako Independentziaren Deklarazioa sinatu zuten eta, urteurrena ospatzeko, aire-librean ekitaldiak egiten dituzte, hala nola, desfileak, beisbol-partidak edo su artifizialak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search