Informatikari

Olatz Perez de Viñaspre informatikaria, bere konputagailuarekin lanean.

Informatikaria zientzialari bat da, zeinak informatika alorrean, informazioaren tratamendu automatikoa aztertzen duen zientzia edo tekniken multzoan, jakintza duen.[1]

Euskarazko informatikari kontzeptua ingelesezko computer scientist baino zabalagoa da. Zehazki computer scientist informatikari teorikoa baino ez da, sistema informatikoen alde teorikoan lan egiten duena. Baina euskaraz informatikari moduan ere hartzen dira hardware ingeniariak (batez ere sistema informatikoen hardware-an zentratzen direnak) eta software ingeniariak ere.

Batzuetan esaten den arren, informatikari bikaina izateko ez da beharrezkoa edo nahikoa programazio-lengoaia asko erabiltzen jakitea.[2] Informatikari bikainak, baina, edozein problemaren aurrean galdera hauei erantzuten jakin behar du:

  • Zer lortu behar da datuekin? Zelan errepresentatu datuok konputagailuan?
  • Azpiproblematan zatitu daiteke?
  • Modu ulergarrian, ziurrean eta eraginkorrean programatzeko gai gara?
  • Antzeko aplikaziorik dago honezkero eginda? Erraz egokitu ditzakegu gurera?

Informatikariaren lana ikerketa-arlo zehatzetan koka daiteke, besteak beste, algoritmo eta datu-egituren garapen eta diseinuan, software ingeniaritzan, ikusmen artifizialean, datu-baseetan, zenbakizko analisian, informazioaren teorian, konplexutasun konputazionalen teoriatan, edota programazio-lengoaien teorian.[3]

Informatikariaren helburu nagusia honako hau da: konputagailua oinarri duten sistemen propietateak kalkulatzeko ereduak garatu eta baliozkotzea. adibidez: prozesadoreena, programena, konputagailu eta pertsonen arteko elkarrekintzena, hainbat konputagailuren arteko elkarrekintzena, etab.)Horretaz aparte, beste helburu globalagoak ere izango lituzkete, besteak beste, hobekuntzak (sistemak azkarragoak, hobeak, merkeagoak... egitea) onartzen dituzten diseinuak aurkitzea.

  1. Franco F. Orsucci, Nicoletta Sala, Reflexing Interfaces: The Complex Coevolution of Information Technology Ecosystems, Information Science Reference, 2008, pp. 335
  2. @Erralin. (2024-04-04). Ikusi adibide hau. Nik lehenengo urteko sasoi honetan, Ada eta justu justu.. Mastodon.eus.
  3. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search