Infragorrien espektroskopia

Osris-Rex probaren OVIRS tresna infragorri eta ikusgai espektrometroa da.

Infragorrien espektroskopia molekulen bibrazio mailekin lotuta dago. Maila hauen arteko eszitazioak eragiteko, infragorrizko argiaren energia beharrezkoa da. Argi mota hau erabiliz gauzatzen den espektroskopiari espektroskopia infragorria deritzo, ala bibrazio espektroskopia. Azkenekoak, parte hartzen duten maila molekular motei aipua egiten dio. Lehenengoak, aldiz, hauen artean trantsizioak eragiteko behar den argi motari. Espektroskopia infragorria (bibrazio espektroskopia edo IR espektroskopia) elkartzen du erradiazio infragorriaren interakzioa materiarekin. Honetarako teknika asko biltzen dira, batez ere xurgapen espektroskopian oinarrituta.

Teknika espektroskopiko guztiak bezala, substantzia kimikoak aztertzeko erabil daiteke. Muestrak solidoak, gasak edo likidoak izan daitezke. Espektroskopia infragorriaren metodoa espektrometro infragorria izeneko tresna batekin egiten da (espektrofotometroa). Horrela infragorria espektroa sortzen da. Infragorri espektroa, argi infragorriaren xurgapenaren grafiko batean ikusi ahal da. Grafikoan ardatz bertikalean argi infragorriaren xurgapena aipatuko da eta frekuentzia edo uhin-luzera ardatz horizontalean.

IR espektro baten frekuentzia unitateei dagokienez, uhin-zenbakiak erabiltzen dira( cm-1). Infragorriaren uhin-luzeraren unitateei dagokienez mikrometroak erabiltzen dira. Laborategian aztertzen den ohiko teknika bat Fourier Transform Infrared Spectrometer (FTIR) da.

Espektro elektromagnetikoaren infragorri zatiak, hiru eskualdeetan banatzen dira, hurbileko infragorriaren eskualdea, erdiko eskualdea eta urrutiko eskualdea. Eskualdeak, ikusle espektroarekin daukaten harremanaren araberaz izendatutak daude. Hurbileko infragorriaren eskualdearen energiarik handiena  14000-4000 cm-1   bitartekoa da gutxi gorabehera (0.8-2.5 µm uhin-luzera). Energia honek, bibrazio harmonikoak kitzikatzen ditu. Erdiko eskualdearen energia 4000-400 cm-1 bitartekoa da (2.5-25 µm) eta oinarrizko bibrazioak eta haien errotazio-bibrazio egitura aztertzeko erabiltzen da. Azkenik, urruneko eskualdearen energia 400-100 cm-1 bitartekoa da (25-1000 µm). Mikro-uhinen eskualdetatik hurbil dago eta gutxieneko energia duena, errotazio-espektroskopia aztertzeko erabiltzen da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search