Ingeles (herria)

Ingelesak
English

Biztanleak guztira
c. 100 milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Erresuma Batua: 37,6 milioi[1]
 AEB: 25.927.345 - 49.598.035[2]'[3]
 Australia: 7.238.500-10.700.000[4][5]
 Kanada: 6.570.015[6]
 Zeelanda Berria: 44.202 – 281.895
Hizkuntza
Ingeles
Erlijioa
Kristautasuna (gehiengoa)
Zerikusia duten beste giza taldeak
Germaniar herriak

Ingelesak (ingelesez: english) Ingalaterran jatorria duen talde etniko eta nazionala da.

Goi Erdi Aroan sortu ziren, antzinako ingelesez bere buruei Angelcynn deituak. Etnonimoa V. mendean Britainia Handira migratu ziren angloetatik dator.[7] Hala ere, historikoki ingelesak zenbait herrien ondorengoak dira, bertoko britoiak eta hara joan ziren germaniarrak (angloak, saxoiak, jutoak), daniarrak, normandiarrak eta beste asko. 1707an, Ingalaterrako Erresuma Britainia Handiko Erresuma bilakatu zenean,[8] ingeles kultura britainiar kulturaren osagai nagusi bilakatu zen. Horren ondorioz, arrunta da ingeles eta britainiar terminoak nahastea.[9]

Ingelesek bere hizkuntza, sistema politiko eta common law izeneko zuzenbide-sistema mundu osotara zabaldu dituzte.

  1. 2011ko Ingalaterrako eta Galesko Errolda
  2. 2010 ACS Ancestry
  3. 1980ko AEBtako Errolda
  4. 2011ko Australiako Errolda
  5. Leitner, G.. (2004). Australia's Many Voices: Australian English--The National Language. 66 or..
  6. 2006ko Kanadako Errolda
  7. Etymonline.com. Online Etymology Dictionary. .
  8. parliament.uk. Act of Union 1707. .
  9. Kumar, Krishan. (2003). The Making of English National Identity. Cambridge University Press ISBN 0-521-77736-4..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search