Inperio

Europako inperioren kronologia.

Inperio (latinezko imperium hitzetik ekarria), aginterri edo jaurgo etnologikoki eta/edo kulturalki ezberdinak diren lurralde zabalak menpean dituen estatua da, gainera eskualde batean itzala edo botere hegemonikoa duena. Sistema honen menpean gobernatuak diren herrien multzoari inperio deritzo ere, eta inperio hauek gobernatzen dituen agintari gorenak enperadoreak dira. Hala ere, historian zehar, inperioek hitz desberdinak erabili dituzte beraien enperadoreak izendatzeko. [1]

Gaur egun inperioa ez da soilik inperio kolonial moduan ulertzen, zenbait estatuk politika baliatzen dute lurraldeak militarki okupatu behar izan gabe hegemonia ekonomiko eta kulturaka lortzeko.

  1. (Gaztelaniaz) «Significado de Imperio» Significados (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search