Interferentzia

Bi uhinen arteko interferentzia (berdea eta urdina) bi dimentsioko espazioan, uhin gorria sortuz.

Interferentzia bi uhin edo gehiagoren arteko gainezartzearen ondorioz sortzen den fenomenoari deritzo fisikan. Interferentzia eraikitzaileak eta suntsitzaileak elkarren artean korrelazionatuak edo koherenteak diren uhinen elkarreraginaren ondorioz sortzen dira. Hauen sorkuntza maiztasunarekin eta iturriarekin daukate zerikusia. Interferentzia edozein motatako uhinetan ikus daiteke, esate baterako, argi-uhin eta irrati-uhinetan. Sortzen diren irudiei edo grafikoei interferograma deritze.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search