Intranet

Intranet bat enpresa, hezkuntza arloan edo bestelako erakundean Area Lokaleko Sare batean, (LAN) batean, Internet motako tresnak: web, ftp eta abar erabiltzean datza. Bere helburua kontsulta, mezularitza, biltegiratze eta beste hainbat funtzioetara aplikazioak eskainiz empresa edo erakundeko lana erraztea da. Beste lantaldeekin informazioa elkarbanatzeko edota zabaltzeko ere bitarteko egokia da.

Normalean, oinarri bezala Interneten TCP/IP protokoloa du eta pribatua denez erabiltzaileei sarrera murrizteko mekanismoak ditu (pasahitzak, firewallak, etab...).

Intraneteen arkitektura bezeroz eta zerbitzariaz osatuta dago. Bezero softwarea edozein konputadore lokal (web zerbitzari)izan daitekeen bitartean, zerbitzari softwarea Intranet anfitrioi batean egikaritu behar da. Ez da beharrezkoa bi software hauek, bezero eta zerbitzaria, sistema eragile berdinean exekutatzea.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search