Intsektizida

FLIT eskuzko intsektu-hiltzailea, 1928

Intsektizida edo intsektu-hiltzailea intsektuak hiltzeko erabiltzen den kimika gai pozointsua da. Era askotara eragiten du intsektuen heriotza intsektu-hiltzaileak: ukipenez, intsektuak irensten badu edo itolarria eraginez. Kimika osagarrien arabera, mota hauek daude: olio mineralak, inorganikoak eta organikoak (naturalak edo sintesiz lortutakoak). Intsektu-hiltzaile erabilienak hauek dira, besteak beste: pelitrea, nikotina, errotenona (hirurak naturalak), DDT-a (diklorodifeniltrikloroetanoaren laburdura) eta malathiona (azken biak sintesiaz lortutakoak).


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search