Io

Artikulu hau Jupiterreko sateliteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Io (argipena)».
Io 
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)5,02
Gorputz-gurasoaJupiter
AurkitzaileaGalileo Galilei
Aurkikuntza-data1610eko urtarrilaren 8a
Honen izena daramaIo
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis423.400 km
Periapsis420.000 km
Ardatzerdi handia421.800 km
Eszentrikotasuna0,0041
Orbita-periodoa1,769137786 egun
Makurdura orbitala2,213 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa1.821,6 km
Diametroa3.660 km
Azalera41.910.000 km²
Bolumena2.530.000.000 km³
Masa89,296 Yg
Dentsitatea3,528 g/cm³
Tenperatura90 K
110 K
130 K
Albedoa0,63

Io edo Jupiter I Galileok aurkitutako lau sateliteetatik Jupitergandik gertuen dagoena da. Eguzki-sistemako laugarren ilargirik handiena da, dentsitaterik handiena du eta ezagutzen ditugun objektuen artean ur gutxien duena da. 1610ean aurkitu zen eta mitologiako Io pertsonaiaren omenez darama izena, Zeusen maitalea izan zen Heraren jarraitzailea.

Sumendi-aktibitate nabarmena du satelite natural honek, 400 sumendi aktibo baino gehiagorekin, Eguzki-sisteman jarduera geologiko handiena duen objektua da[1][2]. Muturreko jarduera geologiko hau Ioren barnealdea Jupiterrek eta beste galilear sateliteek sortzen dituzte barne frikzioen beroaren ondorioa da. Sumendi batzuek sufre eta sufre dioxidozko lumak sortzen dituzte, batzuk gainazaletik 500 kilometrora. Ioren gainazalean silikatozko lurrazalaren konpresioagatik sortutako 100 mendi baino gehiago daude. Mendi horietako batzuk Everest baino altuagoak dira[3]. Kanpo Eguzki-sistemako satelite gehienak ur-izotzez osatuta daude, baina Io batez ere silikato arrokaz osatuta dago, urtutako burdina edo burdin sulfurozko nukleo baten inguruan. Ioren gaonazalean lautada handiak daude, izoztutako sufre eta sufre dioxidoz estaliak.

Ioren bulkanismoa bere ezaugarri bakunen jatorria da. Bere luma bolkanikoak eta laba ibaiek aldaketa handiak sortzen dituzte gainazalean eta kolore ugariz margotzen dute: horia, gorria, zuria, beltza eta berdea, batez ere sufrearen alotropo eta konposatuen ondorioz. Laba ibilgu luzeak daude, batzuk 500 kilometro baino luzeago. Bulkanismoak jaurtitako materialek Ioren atmosfera ahula eta Jupiterren magnetosfera betetzen dute. Sendien eiekzio bolkanikoek Jupiterren inguruan plasma-toro bat sortzen dute.

Iok paper garrantzitsua izan zuen XVII. eta XVIII. mendeetako astronomiaren garapenean. 1610eko urtarrilean aurkitu zuen Galileo Galileik, beste galilear sateliteekin batera. Aurkikuntzak lagundu zuen Kopernikoren Eguzki-sistemaren eredu heliozentrikoa onartzen, Keplerren legeak garatzen eta argiaren abiaduraen lehen neurketa egiten[4]. Lurretik ikusia, Io argi-puntu bat baino ez zen XIX. mendearen bukaera eta XX. mendearen hasierara arte, bere geografia ikertzea posible izan zenean, adibidez bere polo gorriak eta ekuatore distiratsua. 1979an Voyager espazio-misioak aurkitu zuen Io geologikoki aktiboa den planeta dela, sumendi eta egitura-bolkaniko ugarirekin, mendi handiekin eta talka-krater nabarmenik ez duen gainazal gazte batekin. Galileo zunda hainbat aldiz pasa zen bertatik 1990eko eta 2000ko hamarkadatan zehar, bere barne egitura eta gainazalaren konposizioaren datuak eskuratuz. Misio horrek ere Io eta Jupiterren magnetosferaren arteko harremana erakutsi zuen, eta Ioren orbitan kokatutako energia-altuko erradiazio gerriko bat dagoela ikusi zuen. Iok 3.600 rem (36 Sv) ionizazio erradiazio jasotzen du egunero[5].

  1. Lopes, Rosaly M.C; Kamp, Lucas W; Smythe, William D; Mouginis-Mark, Peter; Kargel, Jeff; Radebaugh, Jani; Turtle, Elizabeth P; Perry, Jason et al.. (2004-05). «Lava lakes on Io: observations of Io's volcanic activity from Galileo NIMS during the 2001 fly-bys» Icarus 169 (1): 140–174.  doi:10.1016/j.icarus.2003.11.013. ISSN 0019-1035. (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).
  2. (Ingelesez) Lopes, Rosaly M.C; Kamp, Lucas W; Smythe, William D; Mouginis-Mark, Peter; Kargel, Jeff; Radebaugh, Jani; Turtle, Elizabeth P; Perry, Jason et al.. (2004-05). «Lava lakes on Io: observations of Io's volcanic activity from Galileo NIMS during the 2001 fly-bys» Icarus 169 (1): 140–174.  doi:10.1016/j.icarus.2003.11.013. ISSN 0019-1035. (Noiz kontsultatua: 2018-10-03).
  3. (Ingelesez) Schenk, Paul; Hargitai, Henrik; Wilson, Ronda; McEwen, Alfred; Thomas, Peter. (2001-12-01). «The mountains of Io: Global and geological perspectives from Voyager and Galileo» Journal of Geophysical Research: Planets 106 (E12): 33201–33222.  doi:10.1029/2000je001408. ISSN 0148-0227. (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).
  4. Larrañaga, Galder Gonzalez. «Io eta argiaren abiadura» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  5. (Ingelesez) «WebCite query result» www.webcitation.org (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search