Ipar Carolina[1] (ingelesez: North Carolina, ˌnɔrθ_kærəˈlaɪnə ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako ekialdean dagoen estatua da, Ozeano Atlantikoaren kostaldean kokatutakoa.
Muga hauexek ditu: Virginia, iparraldean; Hego Carolina, hegoaldean; Tennessee, mendebalean eta Ozeano Atlantikoa, ekialdean. 135.000 km2 eta 5.881.766 biztanle (1980). Biztanleriaren % 25 arraza beltzekoa da. Hiriburua Raleigh da eta hiri nagusiak: Charlotte, Greensboro, Winston-Salem eta Chapel Hill (Unibertsitatea) dira.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search