Ipar Holanda[1] (Noord-Holland ⓘ) Herbehereetako probintzia da. 2005ean 2.606.584 biztanle zituen eta bere hiriburua Haarlem da baina hiririk handiena Amsterdam da.
Ipar Holandak penintsula bat sortzen du Ipar Itsasoa eta IJsselmeerraren artean. Probintziaren erdia baino gehiago urari irabazitako lurrak dira, polder moduan, itsas mailaren azpian. Texel uhartea ere probintzia honetan dago.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search