Ipar Irlanda

Artikulu hau Ipar Irlandari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irlanda».
Ipar Irlanda
Northern Ireland
Tuaisceart Éireann
Norlin Airlann


Northern Ireland in the UK and Europe.svg
Geografia
HiriburuaBelfast
54°35′47″N 5°55′48″W
Hiririk handienahiriburu
Azalera13843
Punturik altuenaSlieve Donard (850 m)
KontinenteaEuropa
MugakideakIrlandako Errepublika
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia konstituzional eta monarkia parlamentario
ErregeaKarlos III.a
LegebiltzarraIpar Irlandako Biltzarra
Demografia
Biztanleria1.852.168 (2015)
0 (2015)
Dentsitatea131,08 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
BPG per capita23.700 $ (2015)
Historia
Sorrera data: 1921eko maiatzaren 8a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+35348 eta +4428
Ordu eremua

Ipar Irlanda[1] (ingelesez, Northern Ireland; Ulsterko eskozieraz Norlin Airlann; gaelikoz Tuaisceart Éireann) Erresuma Batuko lurralde administratiboa da, Irlandako irlaren ipar-ekialdean. Irlandako Ulster eskualde historikoaren zati handiena da. Unionistek Ulster deitzen diote, baina abertzaleek ez dute izen hori onartzen, beraien ikuspuntuaren arabera, Ulster lurralde zabalagoa delako.

Irlandaren independentziaren aurretik, 1922an, irla osoa Erresuma Batuaren zati zen. Urte horretan Irlandako 26 konderri independente izatera heldu ziren, baina iparraldeko 6k britainiarren esku segitu zuten eta Ipar Irlanda izena hartu.

Ipar Irlanda geografikoki gehiengo unionista (Erresuma Batuaren zati izaten segitu nahi duen) izan zedin egituratu zen, eta komunitate protestanteari abantailak eman izan zitzaizkion. Apurka, ordea, biztanleria irlandar nazionalista proportzioz bizkorrago hazten ari da, eta protestanteak gero eta gutxiago dira (irlandar familia nazionalistek usadioz familia protestanteek baino haur gehiago izaten baitituzte).

  1. Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search