Iraultza

Artikulu hau kontzeptu soziopolitikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iraultza (argipena)».

Iraultza (latinetik revolutio, “buelta bat”) aldaketa sozial fundamental bat da, botere edo estrukturari dagokionez, zeinek denbora tarte luze ala labur bat har dezakeen. Aristotelesek, bi iraultza politiko mota ezberdintzen zituen:

  1. Konstituzio batetik besterako aldaketa.
  2. Konstituzio baten modifikazioa.[1]

Adituek, oraindik ere, eztabaidatzen dute zer izan daitekene iraultza bat eta zer ez. Iraultzen inguruko azterketek, Okzidenteko Historiako gertaerak aztertzen dituzte psikologiaren prespektibatik, baina, gertakizun globalak aztertzerakoan, zientzia sozialen ikuspegia gehitzen dute, soziologia eta zientzia politikoak esaterako.

Jatorri ezberdinekoak izan daitezke, teknologia aldaketa, aldaketa soziala edo paradigma berri bat eragin dezake gizartearen eta gobernuaren estruktura aldatzeko nahikoak izan daitezke. Iraultzak baketsuak izan daitezke, baina oro har, biolentzia barne ekartzen dute, izan ere, aurreko erregimenaren aldeko talde kontzerbadoreek eta berrikuntzaren aldeko taldeek aurka egiten dute. Gaur egun, iraultzak, historiako inflexio-puntutzat hartzen dira, hauetatik ateratzen baitira egungo sistema politiko eta sozialak.

Munduko historia aldatu duten iraultzak; Amerikako Iraultza, frantziar Iraultza, Latinoameriketako iraultza independentistak edo Urriko iraultza izan daitezke.

Frantziako Iraultza
  1. Burns, Tony. (2017-09). «5. Aristotle» Politics Trove  doi:10.1093/hepl/9780198708926.003.0005. (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search