Iraultza neolitiko

Nekazaritzaren sorrera eta garapena erakusten duen munduko mapa: Ekialde Hurbila (orain dela 11.000 urte), Yangtze eta Ibai Horiaren arroak (orain dela 9.000 urte) eta Ginea Berriko Goi-Ordokia (orain dela 9.000-6.000 urte), Mexikoko erdialdea (orain dela 5.000-4.000 urte), Hego Amerikako iparraldea (orain dela 5.000-4.000 urte), Saharaz hegoaldeko Afrika (orain dela 5.000-4.000 urte, eta leku zehatza ezezaguna) eta Ipar Amerikako ekialdea (orain dela 4.000-3.000 urte).[1]

Iraultza neolitikoa edo Neolitoko iraultza gizakiaren hainbat kulturak mundu osoan zehar ehiztari-biltzaileak izatetik sedentario eta nekazari izatera emandako pausoa izan zen. Horregatik Nekazaritza iraultza edo Lehen Nekazaritza Iraultza ere esaten zaio. Honen ondorioz, biztanleriaren hazkuntza erraldoia hasi zen.[2][3] Komunitate sedentarioen ondorioz, landareak nola hazten eta garatzen ziren aztertu ahal izan zuten, eta eurekin esperimentatu.[4] Ezagutza berri horrek landareen etxekotzea ekarri zuen.[5] Izena Gordon Childe australiar arkeologoak asmatu zuen 1941ean.[6]

Datu arkeologikoen bidez jakin daiteke landare eta animalien etxekotzea mundu osoko hainbat lekutan gertatu zela independenteki, gutxi gorabehera Holozenotik aurrera, orain dela 12.500 urte.[7][8] Munduan, nekazaritzan gertatutako lehenengo iraultza izan zen. Neolitoko Iraultzak eskuragarri zeuden elikagaien barietatea gutxitu zuen, elikagai zehatzak landatu eta etxekotu zirelako, giza nutrizioaren aldakortasuna murriztuz.[9]

Neolitoko Iraultza ez zen mugatu elikagai-sorrera teknika batzuen garapenera. Hurrengo milurtekoetan ehiztari-biltzaileen talde txiki eta nomadak eraldatuko zituen, herri eta hiriak sortuz. Sedentarizazio horrek gizartea sortuko zuen. Gizarte berri horiek euren ingurunea guztiz aldatuko zuten, nekazaritzarako eta abeltzaintzarako behar ziren beharren arabera, ureztatzea edo basogabetzea abiatuko zuten eta, ondorioz, elikagaien soberakina sortu zen. Garapen horrek biztanleria-dentsitatea handitu zuen, eta lanaren banaketa hasi zen, merkataritza bultzatuz, arte ez higikorraren garapena ekarriz, arkitektura garatuz eta egitura politiko eta administrazio zentralizatua sortuz. Garapen horren baitan gizarte-hierarkia eta bere ideologiak sortu ziren, idazketa asmatu zen eta jabetza pribatua. Munduko lehen zibilizazioa Sumerren sortu zen, Mesopotamiako hegoaldean, orain dela 5.500 urte inguru; bere sorreraren ondorioz, Brontze Aroa abiatu zen.[10][11]

  1. (Ingelesez) Diamond, Jared; Bellwood, Peter. (2003-04-25). «Farmers and Their Languages: The First Expansions» Science 300 (5619): 597–603.  doi:10.1126/science.1078208. ISSN 0036-8075. PMID 12714734. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
  2. (Ingelesez) Bocquet-Appel, Jean-Pierre. (2011-07-29). «When the World’s Population Took Off: The Springboard of the Neolithic Demographic Transition» Science 333 (6042): 560–561.  doi:10.1126/science.1208880. ISSN 0036-8075. PMID 21798934. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
  3. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Neolitoa. .
  4. (Ingelesez) Pollard, Elizabeth; Rosenberg, Clifford; Tignor, Robert; Karras, Alan. (2015-02-01). Worlds Together, Worlds Apart: A History of the World: From the Beginnings of Humankind to the Present. (1 edition. argitaraldia) W. W. Norton & Company ISBN 9780393250954. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
  5. Roger., Lewin,. (2005). Human evolution : an illustrated introduction. (5th ed. argitaraldia) Blackwell ISBN 9781405156141. PMC 68194630..
  6. Renfrew, Colin; Bahn, Paul. (1993). Arqueologia: Teoría, métodos y práctica. AKAL.
  7. «Zeitung WESTFALEN-BLATT: WB Debatte (Leitartikel) - Klimaschutz: Die …» archive.is 2013-02-12 (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
  8. Graeme., Barker,. (2006). The agricultural revolution in prehistory : why did foragers become farmers?. Oxford University Press ISBN 9780199559954. PMC 607806028..
  9. Armelagos, George J.. (2014). «Brain evolution, the determinates of food choice, and the omnivore's dilemma» Critical Reviews in Food Science and Nutrition 54 (10): 1330–1341.  doi:10.1080/10408398.2011.635817. ISSN 1549-7852. PMID 24564590. (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
  10. «Neolithic Period» Ancient History Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2018-04-08).
  11. The Oxford companion to archaeology. Oxford University Press 1996 ISBN 9780195076189. PMC 35178577..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search