Irlandako gaelera

Irakurtzea irlanderaz
Artikulu hau Irlandako gaelerari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaelera (argipena)».
Irlandako gaelera, Irlandako gaelikoa, irlandera
An Ghaeilge — Gaeilge
2011ko Irlandako errolda hartuz irlanderaz mintzatzeko gai diren biztanleen kopuruaren arabera koloreztatutako mapa.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaIrlandako Errepublika eta Ipar Irlanda
HiztunakZenbatespena: 380.000 dira ondo hitz egiteko gai. 130.000k dute lehen hizkuntza.
RankingaEz 100 mintzatuenen artean
OfizialtasunaIrlandako Errepublika eta Europako Batasuna
EskualdeaGaeltacht
UNESCO sailkapena3: arriskuan
AraugileaForas na Gaeilge
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza zeltak
Uhartetar hizkuntza zeltak
Hizkuntza goidelikoak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaaditza-subjektua-objektua, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea
Genero gramatikalakgenero maskulinoa eta genero femeninoa
Alfabetoalatindar alfabetoa, Ogama eta Gaeliko tipografia
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1ga
ISO 639-2gle
ISO 639-3gle
Ethnologuegle
Glottologiris1253
Wikipediaga
Linguasphere50-AA
ASCL1102
UNESCO362
IETFga
Endangered
Languages Project

3437

Irlandako gaelera,[1] Irlandako gaelikoa[1][2] edo irlandera[2][3] (hizkuntza hartan: Gaeilge) Irlandako jatorrizko hizkuntza da. Indoeuropar hizkuntzen familiaren barruan, zelta hizkuntzen barnean dago sailkaturik, gaelera hizkuntzen taldean. Historikoki irlandarrek hitz egin dute. Uhartean 130.000 inguru dira Irlandako gaelera lehen hizkuntza dutenak,[4] gehienbat mendebalde urruneko landa giroan; komunitate txikiak ere badira Irlandatik kanpo. Irlandera Irlandako hizkuntza nagusia izan zen, Erdi Aroan ingelesak iritsi arte. 1922an Irlandako Errepublikak (jatorriz Irlandako Estatu Askea deitua) burujabetza lortu zuenez geroztik, Irlandako hizkuntza ofiziala da, ingelesarekin batera. 1998an, Ostiral Santuko Akordioaren ondoren, Erresuma Batuaren agintepean dagoen Ipar Irlandako hizkuntza gutxitutzat onartu zuten ofizialki, Ulsterko eskozierarekin batera. 2005eko ekainaren 22an Europar Batasuneko lan hizkuntzetako bat izendatu zuten legez, eta ofizialtasun horren indarraldia 2007ko urtarrilaren 13an hasi zen. 2007ko urtarrilaren 22an, Irlandako Errepublikako ministro Noel Treacyk Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluko bilera batean lehendabiziko aldiz erabili zuen.

Komunitate eta Baserri Giroko Gaeltacht Departamentuaren arabera, 2003an 1.500.000 pertsonak hizkuntza horretan mintzatzeko behar adina zekitela ziurtatzen zuten. 2007an, uharteak zituen 4,3 milioi bizilagunetatik % 40,8 ziren gaelera hitz egiteko gai.

Irlandera nagusiki hitz egiten den eskualdeei Gaeltacht edo Gaeltachtaí deritze irlanderaz (pluraleko forma da Gaeltachtaí, eta singularrekoa – Gaeltacht). Eskualde horietatik handiena Connemara/Conamaran dago, Galwayko konderrian, Aran uharteak barne.

Herrialdeko eskola publikoetan nahi eta nahi ez eskatzen dute irlanderaz jakitea. Horregatik, irlandar asko nolabaiteko erraztasunez hitz egiteko gai dira. Hala ere, uharte osoko erabateko hizkuntza nagusia ingelesa da. Irlanderaz idatzitako aldizkariak badira, bereziki Gaeltacht eskualdeetan. 1996an, abian jarri zuten Teilifís na Gaeilge («Irlanderazko Telebista», TG4 siglaz ezaguna). Telebista kate hori Radio Telefís Éireann («Irlandar Irrati Telebista», RTÉ siglaz ezaguna) konpainia publikoarena da.

Irlanderaren hizkera edo dialekto nagusiak hiru dira: Ulsterrekoa iparraldean, Munsterrrekoa hegoaldean eta Connachtekoa erdi-mendebaldean.

Whitley Stokes hizkuntzalariaren arabera, 1800 aldera 800.000 irlandera hiztun elebakar omen zeuden. Irlandako Gosete Handiaren amaieraldera kopurua 320.000ra jaitsi zen eta 1911n jada 17.000 irlandera hiztun elebar baina gutxiago zeuden. 1950eko hamarkadan oraindik ere irlandera hiztun elebakarrak bazeuden, baina 1980ko hamarkada eta 1990eko hamarkadan gelditzen ziren bakanak hil egin ziren. Gaur egun uste denez, Seán Ó hEinirí (1915-1998) azken irlandera hiztun elebakarra izan zen. Bizitza osoa Mayo konderriko kostaldeko Cill Ghallagáin herrian bizi izan zen.

  1. a b 53. araua: Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
  2. a b 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
  3. Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.
  4. Keith Brown, argitaratzailea (2005): Encyclopedia of Language and Linguistics (2. argitaraldia). Elsevier. ISBN 0-08-044299-4

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search