Irokes

Irokes
Datuak
MotaKonfederazioa eta nazioa
Osatuta
Historia
Sorrera1570
webgune ofiziala

Irokesak[1] —konfederazioa gobernatzen duen kontseiluaren hizkuntza ofizialean, mohawk hizkuntzan, rotinonsionni edo hotinonsionni[2]Ipar Amerikako ekialdeko amerindiarren konfederazioa da, historikoki oso indartsua izan zena. Frantses kolonien garaian lehenik Irokes Liga eta geroago Irokes Konfederazioa esaten zitzaion konfederazio horri; eta, ingeles kolonien garaian, Bost Nazioak zeritzen 1722 arte, eta gero Sei Nazioak. Sei herrik edo naziok osatuta zegoen: mohawk, oneida, onondaga, cayuga, seneca eta tuscarora herriek, alegia.

Irokesek beste herri asko bereganatu zituzten beren kulturara, gerren, gatibu hartutako etsaien eta babes bila iheslari etorritakoen bidez.

Bestalde, konfederaziokoak ez ziren erie, susquehannock eta wyandot (huron) herri independenteek irokes hizkuntzak zituzten. Hizkuntza familien ikuspegi zabaletik, irokestzat jotzen dira hiru herri horiek ere, kulturaz eta hizkuntzaz antzekoak baitziren, guztiak atzinirokes kultura eta hizkuntzatik eratorriak. Hala ere, Irokes Ligaren etsai ziren.[3]

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
  2. (Ingelesez) Zeisberger, David. Indian Dictionary: English, German, Iroquois—The Onondaga and Algonquin—The Delaware. Harvard University Press, 1887. ISBN 1104253518, 23. eta 97. orrialdeak. Goano hitzak «handi» esan nahi du, Ganochsajeh «sabai» da, eta Eroni «jendea, herria». Beraz, «Sabai-handiko-herria» edo «Sabai-handiaren-pean-bizi-den-herria» esan nahi du izen horrek, etxe handi komunaletan bizi baitziren.
  3. (Ingelesez) Daeg de Mott, D. K.. (2009). «Iroquois» in Gall, Timothy L.; Hobby, =Jeneen Worldmark Encyclopedia of Cultures and Daily Life, Vol. 2. (2. argitaraldia) Detroit: Gale, 304–310 or. ISBN 978-1414448909..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search