Izar bitar

Sirius izar bitarraren irudia, Hubble espazio teleskopioak hartua. Sirius A izarraren behealde eta ezkerraldean, haren kidea den Sirius B txikia ageri da.

Izar bitar bat amankomuneko masa zentru baten inguruan elkarrekiko orbitatzen duten bi izarrez ostatutako izar sistema bat da. Berriki eginiko ikerketek izarren kopuru handi bat gutxienez bi izarrez osatutako sistemen zati direla iradokitzen dute. Sistema anizkoitzek ere, hirukoak, laukoak edo baita bost izar edo gehiagokoak ere izan daitezkeenak, izar bitar izena jasotzen dute, Alfa Centauri A eta B eta Proxima Centauriren kasuan bezala.

Unibertsoan dauden izar bitar ugariei esker astronomoek izar hauek bi izar edo gehiago modu erratuan lotzen dituzten sistema optikoetatik ezberdintzeko moduak garatu ahal izan dituzte. Nahasketa hau, elkarrengandik oso urrun eta elkarren arteko grabitate erakarpenik ez duten bi izar gure ikuspegitik elkarrengandik oso gertu ikusten direnean gertatzen da. Gertatu izan da, baita ere, argitasun aldakorreko izarrak izar bitar itzaltzaile bezala ikusi izana, benetan hala izan ez arren.

Elkarrengandik modu independentean eboluzionatzeko bezain urrun orbitatzen ari diren izar bikoteak badauden arren, askotan izar bitarrak hain distantzia laburrera daude ezen euren banakako eboluzioa bere kideak jasaten dituen aldaketengatik eraldatua dela. Sistema hauek, orduan, batasun bat bezala eboluzionatzen dute, beste era batera ezinezkoak izango liratekeen objektuak sortuz.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search