Jaguar

Jaguar
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaFelidae
GeneroaPanthera
Espeziea Panthera onca
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia99 egun
Koloreabeltz eta hori
Elikadura iturri nagusiaKapibara, Hartz inurrijalea, Blastocerus dichotomusa, Tamandua tetradactyla, Pecari tajacua, Dasyprocta fuliginosa, Dortoka eta Kaimana
Masa800 g (pisua jaiotzean)
Haginkadaren indarra137
Kumaldiaren tamaina4
Genomaren kokapenadnazoo.org…

Jaguarra (Panthera onca) Panthera generoko panterinoen subfamiliako felido handi haragijalea da,[1] genero honetako espezie guztietatik Amerikan bizi den bakarra. Amerikako felidorik handiena eta munduko hirugarren handiena da (Tigrea eta lehoiaren atzetik).[2][3][4] Katu handi honen hedapena Estatu Batuetako hegoaldetik Argentinako iparralderaino doa, Ertamerika osoa zeharkatuz. Arizonako populazio urri batzuk izan ezik, espezie hau 1900. urteko hamarkadatik Estatu Batuetatik desagertuta dago, eta Puma da Ipar Amerikan presentzia handia duen felido handi bakarra.[5][6]

Lehoinabarrarekin ahaidetasuna du, eta fisikoki oso antzekoak izan arren, jaguarra lehoinabarra baina handiagoa da eta bere habitata eta portaerari dagokionez tigrearekin lotura estuagoa du. Ohian berde eta hezeak (zingiratsuak) gogoko baditu ere, baso lehorrago eta irekiagoetara ere erraz molda daiteke. Felido honek urarekin harreman erosoa du, eta tigrearekin batera, igerilari aparta izateagatik ezagutu ohi da.

Felido bakartia da eta harrapakina zelatatu eta enboskadak eginez ehizatzen du, horretarako garezurrean edo lepoan hozkada bakar eta zehatz bat emanez (felidoen eraso mota ohikoena ere erabiltzen du bere hozkada bereziaz gain). Harrapari handia izanki, bizi den ekosistemetan organismo erregulatzaile papera betetzen du, belarjale handiak ehizatuz.

Jaguarra IUCN-ren arabera ia arriskuan dagoen espezie bezala sailkatuta dago,[7] bere kopuruak behera egiten jarraitzen duen bitartean. Horren guztiaren arrazoi nagusiak bere habitataren desagerpen azkarra eta legez kanpoko ehiza dira, animalia hau legez babestua izan arren, sarritan nekazari eta abeltzainen kontrako gatazketan tiroz hila eta ehizatua gertatzen baita.

  1. Mammal species of the world : a taxonomic and geographic reference. (3rd ed. argitaraldia) Johns Hopkins University Press 2005 ISBN 0-8018-8221-4. PMC 57557352. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  2. Seymour, Kevin L.. (1989-10-26). «Panthera onca» Mammalian Species (340): 1.  doi:10.2307/3504096. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  3. Hayward, Matt W.; Kamler, Jan F.; Montgomery, Robert A.; Newlove, Anna; Rostro-García, Susana; Sales, Lilian P.; Van Valkenburgh, Blaire. (2016-01-25). «Prey Preferences of the Jaguar Panthera onca Reflect the Post-Pleistocene Demise of Large Prey» Frontiers in Ecology and Evolution 3  doi:10.3389/fevo.2015.00148. ISSN 2296-701X. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  4. (Ingelesez) Hope, Katharine; Deem, Sharon L.. (2006-11). «Retrospective study of morbidity and mortality of captive jaguars (Panthera onca) in North America: 1982–2002» Zoo Biology 25 (6): 501–512.  doi:10.1002/zoo.20112. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  5. (Ingelesez) Daggett, Pierre M.; Henning, Dale R.. (1974-07). «The Jaguar in North America» American Antiquity 39 (3): 465–469.  doi:10.2307/279437. ISSN 0002-7316. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  6. (Ingelesez) «General Notes» Journal of Mammalogy 1 (1): 38–42. 1919-11-01  doi:10.1093/jmammal/1.1.38. ISSN 1545-1542. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  7. (Ingelesez) IUCN. (2016-08-05). Panthera onca: Quigley, H., Foster, R., Petracca, L., Payan, E., Salom, R. & Harmsen, B.: The IUCN Red List of Threatened Species 2017: e.T15953A123791436.  doi:10.2305/iucn.uk.2017-3.rlts.t15953a50658693.en. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search