Jan Christian Smuts (Bovenplaats, Lurmuturreko kolonia, 1870eko maiatzaren 24a - Irene, Pretoriatik hurbil, 1950eko irailaren 11) Hegoafrikako politikari eta militarra izan zen. Boerren taldeko kide, eta Lurmuturreko errepublikazaleen buruzagi izan zen. Hego Afrikaren batasunaren aitzindaria izan zen, eta arrazismoaren kontra egin zuen. Botharekin lan egin zuen, eta Hego Afrikako lehen ministro izan zen 1919tik 1924ra eta 1939tik 1948ra. Nazio Batuen antolaketan parte hartu zuen.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search