Jesusen Gurutziltzaketa

Diego Velázquezen 'Kristo gurutziltzatua', c. 1632.

Jesusen gurutziltzaketa Judean gertatu zen 30 eta 33. urteen artean. Jesusen gurutziltzatzea ebanjelioetan kontatzen da eta Bibliako epistoletan aipatzen da. Itun Berriko historialari eta aditu gehienek Jesus Nazaretekoari gurutzean gertatutako heriotza gertaera historikoa dela onartzen dute[1][2][3], historialariek eta I. eta II. mendeetako kristauak ez ziren beste autore batzuek azaldua[4]. Hala ere, historialarien artean ez dago gurutziltzatzearen xehetasunei buruzko adostasunik[5][6].

Itun Berriaren arabera, Jesus atxilotu, Jerusalemgo Sanedrinak epaitu eta Pontzio Pilatos prokuradoreak zigorkatua eta, azkenik, gurutziltzatua izatera kondenatu zuen. Oro har, gertakari horiek "Nekaldia" izenez ezagutzen dira. Kristauak ez diren iturri batzuek, Josefo edo Tazitok kasu, Jesusen heriotza bortitzaren irudi historiko bat ere ematen dute, baina oso eskematikoa. Bestalde, Bibliaren ikerlari gehienentzat, Jesus Nazaretekoaren kondena inskripzio edo titulus bat egotea (lau ebanjelio kanonikoetan aho batez agertzen dena) bere nekaldiaren izaera historikoaren daturik sendoenetako bat da[7][8][9].

Jesusen sufrimendua eta haren heriotza kristau-teologiaren alderdi nagusiak dira, salbazioaren eta errugabetzearen doktrinak barne. Kristauek teologikoki Jesusen heriotza gurutzean sakrifizio garbitzailea den heriotza bezala ulertu dute[10]. Kristau katoliko eta ortodoxoek Eukaristia ospatzen dute sakrifizio honen eguneratze edo jarraipen bezala, denbora eta espazioa alde batera utzita[11][12].

  1. Flusser, David; Sanders, E. P.. (1986-01). «Sanders' "Jesus and Judaism"» The Jewish Quarterly Review 76 (3): 246.  doi:10.2307/1454511. ISSN 0021-6682. (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  2. Crossan, John Dominic.. (2009). Jesus : a revolutionary biography. HarperCollins e-books ISBN 978-0-06-197824-1. PMC 525290529. (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  3. Eddy, Paul R.. (2007). The Jesus legend : a case for the historical reliability of the synoptic Jesus tradition. Baker Academic ISBN 978-0-8010-3114-4. PMC 85444001. (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  4. Theissen, Gerd.. (1999). El Jesus historico : manual. Ediciones Sígueme ISBN 84-301-1349-5. PMC 44906485. (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  5. The Cambridge companion to Jesus. Cambridge University Press 2001 ISBN 0-521-79261-4. PMC 60362885. (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  6. The acts of Jesus : the search for the authentic deeds of Jesus. (1st ed. argitaraldia) HarperSanFrancisco 1998 ISBN 0-06-062978-9. PMC 37854370. (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  7. Pagola, José Antonio,. Jesús : aproximación histórica. ISBN 978-987-1931-32-3. PMC 958294180. (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  8. Brown, Raymond Edward.. (2005). La muerte del Mesías : desde Getsemaní hasta el sepulcro. Verbo Divino ISBN 84-8169-485-1. PMC 80173023. (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  9. Kasper, Walter, 1933-. (1976). Jesús, el Cristo. Sígueme ISBN 84-301-0434-8. PMC 432390305. (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  10. (Gaztelaniaz) II, Juan Pablo. (1999-09-28). Abrid las puertas al Redentor: Catequesis del año santo de la Redención. Palabra ISBN 978-84-8239-353-7. (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  11. «Catecismo de la Iglesia Católica, Segunda parte, segunda sección, capítulo primero, artículo 3, 1322-1419» www.vatican.va (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  12. «Sacrifice of the Mass - Questions & Answers» www.oca.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search