Joanes Antxeta

Joanes Antxeta
Bizitza
JaiotzaAzpeitia1533 aldean
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1588ko azaroaren 30a (47/48 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
Lantokia(k)Espainia

Joanes Antxeta[1] (Azpeitia, 1533 aldean – Iruñea, 1588ko azaroaren 30a) gipuzkoar eskultore manierista izan zen, Euskal Herriko eskola erromanistaren sortzailea. Gipuzkoan eta Nafarroa Garaian lan asko egin zuen, eta Valladolid, Burgos, Briviesca, Gasteiz, Jaka eta Zaragozan ere jardun zuen. Bestalde, ikasle eta jarraitzaile asko izan zituen, haren lana areago zabaldu zutenak.

Antxetaren lanaren garrantzia garbi adierazi zuen bere maisuetako batek, Juan de Juni eskultore handiak; Junik, gaixorik, Medina de Riosecoko Santa Mariako erretaula bukatu ezin zuela-eta, Antxeta aipatu zuen testamentuan, lana amaitzeko eskultore egokiena hura zelakoan.

  1. Euskal Wikipedian, arau orokortzat, EIMAren Onomastika lanean zehaztutako irizpideak aplikatzen ditugu. Ikus euskal Wikipediako politika, antroponimiaz.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search