Joko Handia

Punch britainiar aldizkariaren Joko Handiaren irudikapen satirikoa, bertan Sher Ali Khan afganiar agintaria errusiar hartza eta britainiar lehoiaz inguratua eta honako testuaz agertzen delarik: "Salba nazazue nire lagunengandik!".

Joko Handia (ingelesez: The Great Game; errusieraz: Больша́я игра́) XIX. mendean Britainiar Inperioak eta Errusiar Inperioak Erdialdeko Asia eta Kaukasoko eremua bereganatzeko izan zuten lehia izan zen. Joko Handia izena britainiar zerbitzu sekretuko Arthur Conolly (1807–1842) agenteak sortu zuen, eta Rudyard Kipling idazleak Kim (1901) eleberrian ospetsu bilakatu zuen.

Aldiz, Errusiaren eta Britainia Handiaren lehia hari errusiarrek Itzalen Txapelketa (errusieraz Турниры тене) deitu zioten. Gaur egun nazioarteko adituek izen hori eta Zulo Beltza izena (Brzezinski politologoak sobietarren ondorengo ordena azaltzeko ospetsu bilakatu zuen izena) erabili ohi dituzte, aipatutako eremuan potentzia handiak egindako jarduera aipatzeko.

« Joko Handia mundua amaitzean bakarrik amaituko da. »
Rudyard Kipling

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search