Jose Joaquin Ferrer

Jose Joaquin Ferrer

Bizitza
JaiotzaPasaia1763ko urriaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaEspainia
HeriotzaBilbo1818ko maiatzaren 18a (54 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakastronomoa
KidetzaEuskalerriaren Adiskideen Elkartea
Frantziako Zientzien Akademia
Eguzki-eklipsetan koroa kontzeptua Ferrerek asmatu zuen.

José Joaquín Ferrer Cafranga (Pasai Donibane, 1763ko urriaren 26a - Bilbo, 1818ko maiatzaren 18a) gipuzkoar itsasgizona eta astronomoa izan zen.

Itsas ikasketak egin ondoren Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren ontzietan aritu zen Venezuelarako bidean, eta preso hartu zuten ingelesek. Aske geratu ondoren, Suitzara jo zuen eta astronomia ikasketak egin zituen bertan. Handik, Ameriketara abiatu zen eta Estatu Batuetako Filosofia Elkarteko kide izendatu zuten. Frantziako Institutu Nazionaleko kide izendatu zuten 1813. urtean. Euskal Herrira itzulitakoan (1817), Bilbon egokitu zen zeren eta Donostia, Wellingtongo Dukearen erasoaren ondorioz, erabat txikituta baitzegoen. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide izan zen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search