Jose Luis Zumeta

Jose Luis Zumeta

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJose Luis Zumeta Etxeberria
JaiotzaUsurbil1939ko apirilaren 19a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2020ko apirilaren 22a (81 urte)
Heriotza moduaikertzekea: ezezaguna
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Mugimenduaarte abstraktua
espresionismoa

zumeta.es…
Discogs: 2170378 Edit the value on Wikidata

Jose Luis Zumeta Etxeberria (Usurbil, Gipuzkoa, 1939ko apirilaren 19a - Donostia, 2020ko apirilaren 22a[1]) margolaria zen. Gaur taldearen sortzaileetako bat izan zen 1966an Ruiz Balerdi, Basterretxea, Txillida, Mendiburu, Oteiza, Sistiaga eta Ariasekin. Informalismoaren jarraitzaile zen; espresionismo abstraktua eta arte figuratiboa ere landu zituen. Ikusgarriak dira Zumetaren kolore gorriak, horiak eta urdinak, eta haren pinturaren aldien artean aipatzekoa da Papiroak izeneko saila. Abstrakzioaren bidetik jarraitu zuen azken urteetan, betiere bere lanean ohikoak diren kolore deigarriak erabiliz eta formatu handiko lanei aparteko garrantzia emanez.

Hala, bada, Zumetaren lanetan hainbat kode eta aldi ageri dira, 1960ko hamarraldian kolore zerrendaz egindako koadroetatik hasita, alla prima estiloko berriagoetaraino. Aldian aldiko kode horiek, eta bere garaian Gaur taldean, gero Ez Dok Amairun eta kultura asteetan, geroago Homenaje a las víctimas del franquismo omenaldian, eta azkenik Nueva Etiopía liburu-diskoan parte hartu izanak, bestalde, gizartetik zetozkion zantzuen adi egon izan zela adierazten du.

  1. «Jose Luis Zumeta margolaria zendu da, 81 urte zituela» naiz: 2020-04-23 (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search