Jose Maria Iparragirre

Jose Maria Iparragirre

Bizitza
JaiotzaUrretxu1820ko abuztuaren 12a
HerrialdeaEuskal Herria
HeriotzaEzkio-Itsaso1881eko apirilaren 6a (60 urte)
Heriotza modua: pneumonia
Familia
AitaJose Agustin Iparragirre
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria, musikaria eta idazlea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Karlistaldia

Literaturaren Zubitegia: 312

Jose Maria Iparragirre Balerdi (Urretxu, Gipuzkoa, 1820ko abuztuaren 12aItsaso, Gipuzkoa, 1881eko apirilaren 6a) olerkaria, euskal abeslari eta musikagilea izan zen, "nazio olerkigile"tzat hartua. Hark sortuak dira, besteak beste, Gernikako Arbola eta Agur Euskalerria kantuak. Musikaren eta poesiaren ikuspegitik haren lanak berritzaileak eta sakonak izan ez baziren ere, sentimenduen aldetik Iparragirrek eragin itzela izan du euskal kulturan, Polonian Adam Mickiewiczek eta Italian Alessandro Manzonik izandakoaren antzekoa.

Haren bizitzako 60 urtean izan zituen Euskal Herriak bere historiako eraldaketa garrantzitsuenetariko batzuk. Eraldaketa horiek Erregimen Zaharraren krisialdiarekin hasten dira, gero krisi horren ondorioz karlistaldiak etorri ziren, eta Iparragirreren bizitzaren hondarrean Euskal Herriko industrializazioa izan zen. Arteari dagokionez, Erromantizismoaren arrakasta garaian bizi izan zen Iparragirre, eta horrek haren estiloan eragin nabarmena izango zuen, gizabanakoaren errealizazio pertsonalerako eta askatasun kolektiborako sentimendua eta irrika indartuta. Hori islatuta ageri da Jose Maria Iparragirreren jarduera guztietan, hala nola haren olerki eta abestietan. Bertsolaritza zaharrean Euskal Herriko Erromantizismo artistikoaren pertsonaiarik nabarmenena da, eta haren Gernikako Arbola ereserkia euskaldunen nortasun ikur bilakatu da.[1]

  1. «Jose Maria Iparragirre» euskonews&media topictolosa.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search