Jose Migel Barandiaran

Jose Migel Barandiaran

(1979)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJose Miguel Barandiaran
JaiotzaAtaun1889ko abenduaren 31
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaAtaun1991ko abenduaren 21a (101 urte)
Familia
AitaFrancisco Antonio Barandiaran Aizpuru
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, apaiz katolikoa, arkeologoa, etnologoa eta apaiza
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Aranzadi Zientzia Elkartea
Real Academia Española
Eusko Folklore elkartea
Eusko Ikaskuntza
Izengoitia(k)Aita Barandiaran eta On Joxe Miel
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Inguma: jose-miguel-barandiaran-aierbe-1889-1991

Jose Migel Barandiaran Aierbe(on) Joxemiel Barandiaran edo aita Barandiaran izenez ere ezaguna— (Ataun, Gipuzkoa, 1889ko abenduaren 311991ko abenduaren 21a), antropologoa, etnografoa eta apaiza izan zen, mendez mende iraunagatik betiko galtzeko zorian zen euskal kultura biltzen, aztertzen eta ahanzturatik salbatzen egin zuen lan eskerga dela kausa Euskal Herrian eta nazioartean ospetsua.[1][2][3][4] Urte askoan gogo nekaezinez eta zientziaren metodoak erabiliz egindako berebiziko ikerketa lan haren ondorioz, elkarte askotako kide izendatu zuten: Real Sociedad Española de Antropología, Etnografía y Prehistoria; Sociedad Ibérica de Ciencias Naturales; Euskaltzaindia; Real Academia de la Lengua Española; Société Française d'Ethnographie; Folklore Society; eta abar. Arrazoi berberarengatik, honoris causa doktore izendatu zuten Euskal Herriko Unibertsitateak, Gasteizko Teologia Fakultateak, Deustuko Unibertsitateak eta Madrilgo Complutense Unibertsitateak.

Euskal kulturan eta abertzaletasuna zein euskal izaera ulertzeko ikuspegian eraginik handiena izan duen egileetako bat da. Euskal mitologia Neolitotik hona dakarren haria irudikatu zuen, euskaldunen antzinakotasuna aldarrikatuz. 1960ko hamarkadatik aurrera egondako egile askoren inspirazio iturri izan zen[5].

Bere lan handia zaintzeko eta hedatzeko xedez, Barandiaranek berak, Eusko Ikaskuntzarekin batera, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa sortu zuen 1988an; 2022an oraindik ere ikerketa bultzatzen eta Barandiaranen irudia hedatzen segitzen du fundazioak. Ataungo San Gregorio auzoan, bestetik, Barandiaran museoa dago, ikerlaria bizi izan zen etxean, hain zuzen.

  1. Joxe Migel Barandiaran (1889-1991) - Bidegileak. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia 2000 ISBN 84-457-1617-4. PMC 863168528. (Noiz kontsultatua: 2020-12-17).
  2. «Barandiaran Aierbe, Joxe Migel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
  3. Joxean AGIRRE: «Joxe Migel Barandiaran: Desagertzeko zorian zegoen kultura baten aztarnak bilduz hartu zituen ehun urteak», Gaur9, 2011-12-24.
  4. Ruth PÉREZ DE ANUCITA: «El explorador del alma vasca: veinte años sin jose Migel Barandiaran, que rescató nuestro pasado de un olvido seguro», Diario de Noticias de Gipuzkoa, 2011-12-18.
  5. BARANDIARANISMOA – Txoroen Untzia. (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search