Joxemari Iriondo

Joxemari Iriondo
Bizitza
JaiotzaAzpeitia1938ko ekainaren 10a (86 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
KidetzaEuskaltzaindia

Inguma: jose-mari-iriondo-unanue

Joxemari Iriondo Unanue[1] (Azpeitia, Gipuzkoa, 1938ko ekainaren 10a) kazetaria da, eta lan handia egin du bertsolaritza, trikitia eta euskal kantagintza zabaltzen. Loiolako Herri Irratian izandako 22 urteko jardunean artxibo dokumental aparta osatu zuen, irratiko estudioan bertan zein hamaika bertso saio, erromeria eta kantaldietan egindako zuzeneko grabazioez osatua. Euskal kantagintza berriari bultzada handia eman zion Iriondok, eta Ez Dok Amairu taldearen sorreran parte hartu zuen. 2010ean, ohorezko euskaltzain izendatu zuten.[2] Euskaltzaindiko Herri Literatura batzordeko kide da. 2018an Euskal Kazetaritza Saria jaso zuen.[3]

Joseba Iriondo kazetariaren aita da.

  1. Hedabideetan haren izena Joxe Mari edo Jose Maria idatzita ere ageri da, baina berak Joxemari izenpetzen du. Ikus, adibidez, berak idatzitako «Antonio Zavalaren hilberri-txostena» (Plazaberri, Euskaltzaindia, 2010-02-01).
  2. Euskaltzaindiko Prentsa Zerbitzua: «Joxemari Iriondo ohorezko euskaltzainak diploma jaso du», Plazaberri, Euskaltzaindia, 2010-03-30.
  3. «Joxe Mari Iriondok 'Euskal Kazetaritza Saria' jasoko du» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-08).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search