Juan Etxebarria

Juan Etxebarria

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan de Echevarria Zuricalday
JaiotzaBilbo1875eko apirilaren 14a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1931ko ekainaren 8a (56 urte)
Familia
AitaFederico Etxebarria Rotaetxe
AmaFelipa Zurikaldai
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaAcadémie Julian (en) Itzuli
Eton College
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lan nabarmenak
Genero artistikoaerretratua
juanechevarria.com

Juan Etxebarria Zurikaldai (Bilbo, Bizkaia, 1875eko apirilaren 14a - Madril, Espainia, 1931ko ekainaren 8a) fauvismo estiloko margolaria izan zen. Parisen egin zituen ikasketak, Cézanneren eta Gauguinen jarraitzaileen postinpresionismo garaian. Erretratu lanak (Migel Unamuno, Valle-Inclán, Pio Baroja), eta genero koadroak egin zituen, orobat ikuspegiak (Gaztelan, Euskal Herrian).

1887an batxilergoko ikasketak hasi zituen Anguleman. Gero, 1892an, Ingalaterrara joan zen, Etongo eskola ospetsura, ikasketak sakontzera, eta, azkenik, ingeniaritza ikasi zuen Saxonian. 1897. urtean industria ingeniari titulua eskuratu ondoren, Europan ibili zen bidaian, siderometalurgiari buruzko teknika berriak ikasten. Hurrengo urteetan familiaren industrian zuzendari lanetan jardun zuen, baina ama hiltzean (1902), enpresa-negozioak eta industria zuzendaritza bertan behera uztea eta bere benetako bokaziora dedikatzea erabaki zuen, pinturara alegia.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search