Judaismo erreformista

Zeremonia erreformista bat sinagoga batean.

Judaismo erreformista (hebreeraz: יהדות רפורמית‎), judaismo liberala edo judaismo progresista egungo judaismoaren adar nagusienetariko bat da, judaismo kontserbadore (edo masortia) eta judaismo ortodoxoarekin batera[1]. Hiru adar askenazi hauetatik, erreformismoa zaharrena da. Judaismo erreformistak autonomia indibiduala babesten du prezeptu erlijiosoen interpretazioari dagokionez. Beste adarrek ez bezala, Sinai mendiko teofania baino, alde etikoak bultzatzen ditu.

XIX. mendeko Alemanian sortu zen, Abraham Geiger errabinoaren ideiei esker, eta jarraitzaile asko ditu Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan.

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search