Jules Verne (Nantes, Bretainia, Frantzia, 1828ko otsailaren 8a – Amiens, Pikardia, Frantzia, 1905eko martxoaren 24a) frantsesezko idazlea izan zen. Zientzia-fikziozko nobelaren aitzindaritzat jotzen da[1] eta, XIX. mende erditik aurrera, abenturazko nobelaren ordezkaririk garrantzitsuena.[2] Frantziako idazlerik itzuliena izateaz gain, bere lanek egokitzapen ugari izan dituzte, eta, horren ondorioz, Verneren lanetan oinarrituta sortu dira komiki eta haurrentzako bertsio anitz, edo zine eta antzerkirako moldaketa ugari.[3] Vernek garaiko jakintza eta teoria zientifikoetan oinarrituta sortzen zituen bere fikzioak, eta, horri esker, berak deskribatutako asmakizun asko errealitate bihurtu dira.[1]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search