Jurasiko Berantiar | ||||
---|---|---|---|---|
Jurasiko Berantiar | ||||
Kronologia | ||||
Hasiera | duela 163.500.000 urte | |||
Amaiera | duela 145 milioi urte | |||
Honen parte da | Jurasiko eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) | |||
Osatuta | Tithoniar Kimmeridgiar Oxfordiar | |||
Etimologia | ||||
Honen izena darama | Jura | |||
|
Jurasiko Berantiarra, edo estratigrafiaz ari garenean Goi Jurasikoa, garai geologikoen taulan ageri den serie edo garai bat da. Periodo Jurasikoko azkeneko seriea da eta hiru pisu geologikoetan banatzen da: Oxfordiarra, Kimmeridgiarra eta Tithoniarra. Jurasiko berantiarra, duela 161,2 ± 4,0 milioi urte hasi eta 18 milioi urte inguru irauten du, hau da, duela 145,5 ± 4,0 milioi urte arte. Jurasiko ertaina amaitzean, hasten da serie hau, eta serie honen bukaeran, Kretazeo periodoa hasten da.
Serie honetan zehar, dinosaurorik deigarrienak, Allosaurusa eta Diplodocusa dira.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search