Justo Antonio Olagibel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1752ko abuztuaren 7a |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Gasteiz, 1818ko otsailaren 10a (65 urte) (65 urte) |
Hobiratze lekua | Santa Isabel hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta hirigilea |
Justo Antonio Olagibel Kintana (Gasteiz, Araba, 1752ko abuztuaren 7a - Gasteiz, 1818ko otsailaren 10a) Euskal Herriko arkitekto neoklasiko garrantzitsuena izan zen.
Etxegile-familia batekoa, Gasteizko Irudigintza Eskolan eta Madrilgo San Fernando Errege Akademian garatu zituen arkitektura ikasketak. Gasteiza itzuli berritan, Plaza Berria eraikitzeko eskaera jaso zuen, hiriko arkitekturan jomuga izan zena eta hiriaren garapen berria hasi zuena. Plazak Madrilgo eta Salamancako errege plazak baino handiagoa izan behar zuen, behe solairuan saltokiak eduki eta zamalanak ahalbidetu. Gainera, udaletxe berria bertan izan behar zuen, eta Alde Zaharraren sestra-desberdintasuna kontuan hartu. Horretarako eraiki zuen Arkupea, hiri zaharra eta berria lotzeko ibiltoki estalia eskaintzen duten etxebizitza-eraikina; hamar urteko lana izan zen.
Ezezagunagoa bada ere, Olagibelek bi errepide garrantzitsu diseinatu zituen: Gasteiz eta Guardia lotu zituen errepidea (Herrera mendatetik), eta Briñas eta Amurrio lotu zituena, 1792an eta 1793an, hurrenez hurren.[1]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search