Kairoko Unibertsitatea

Kairoko Unibertsitatea
Datuak
MotaUnibertsitate publikoa eta unibertsitatea
HerrialdeaEgipto
Jarduera
KidetzaAgence universitaire de la Francophonie (en) Itzuli eta Association of African Universities (en) Itzuli
Eskumendekoak
Enplegatuak12.158
Ikasle-kopurua257.200 (2009)
Agintea
LehendakariaMohamed Osman Elkhosht (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1908
webgune ofiziala
Facebook: cu.edu.eg Twitter: CairoUniv Instagram: cairouniversity Youtube: UCbaE25Dh5YUd7iPt0XeVJZw Edit the value on Wikidata

Kairoko Unibertsitateaarabieraz: جامعة القاهرة‎Jāmiʿa al-Qāhira; 1908tik 1940ra bitartean Egiptoko Unibertsitatea izena zuen; 1940tik 1952ra Fuad I.a Erregearen Unibertsitatea— Egiptoko unibertsitate publiko nagusia da, Gizeh hirian dago, Kairotik gertu, Nilo ibaiaren beste aldean.[1][2] 1908an sortu zuten.[3] Ahmad Lutfi al-Sayyid izan zen lehen errektorea. 2021ean Shanghaiiko Rankingean Egiptoko lehena zen eta munduko 401 eta 500 artean zegoen sailkatuta, eta QS World University Rankings 2022an, berriz, 571 eta 580 onenen artean zegoen sailkatuta. Egiptoko goi-mailako hezkuntzako bigarren erakunde zaharrena da, A el-Azhar Unibertsitatearen ondoren, nahiz eta lehenago goi-mailako lanbide-eskolak zeuden, geroago unibertsitatea osatzen zuten ikastetxe bihurtu zirenak.[4][5] Egiptoko unibertsitate gisa sortu eta finantzatu zuen herritar pribatuen batzorde batek, 1908an.

Ikasle ohien artean, hauek nabarmentzen dira: Boutros Boutros-Ghali, Saddam Hussein, Yuriko Koike, Adli Mansur, Amr Moussa, Omar Sharif, Ayman al-Zawahiri, Mohammed Mursi, Naguib Mahfuz, Jassir Arafat eta Mohamed al-Baradei.

  1. (Ingelesez) Cairo University. 2023-03-30 (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
  2. Godswill, Chima. Afrikako 15 Ingeniaritza Unibertsitate Onenak. (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).
  3. What does Cairo University mean?. .
  4. 2021 Academic Ranking of World Universities. .
  5. QS World University Rankings 2022. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search