Kanaan (Bibliako pertsonaia)

Artikulu hau Bibliako pertsonaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kanaan (argipena)».

Kanaan (hebreeraz: כְּנַעַן‎ Kənā ' an), Bibliako Hasiera liburuko perstonaia da, Kam-en seme eta Noe-ren biloba.

Kanaan lurraldea

Antzinako historiografia judeo-kristauan, Kanaanen ondorengo edo kanaanitak, Kanaan Lurraldean jarri ziren bizitzen. Era berean, honako herrien arbaso izan ziren, eta Ekialde Hurbileko lurretan barreiatu ziren[1]:

  1. Sidoniarrak. Kanaanen lehen semea izan zen Sidon.
  2. Hititak, etimologikoki Het-en ondorengoak. Kanaanen bigarren semea izan zen Het.
  3. Jebustarrak.
  4. Amorritak.
  5. Girgaxtarrak
  6. Hibiarrak.
  7. Arkitarrak.
  8. Sindarrak.
  9. Arbadtarrak.
  10. Tzemartarrak.
  11. Hamatarrak.
  1. Has 10, 15 - BIBLIJA.net - Biblia interneten. (Noiz kontsultatua: 2018-01-30).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search