Kanario | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Fringillidae |
Generoa | Serinus |
Espeziea | Serinus canaria Linnaeus, 1766
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | domestic canary (en) |
Masa | 1,54 g (pisua jaiotzean) 15,3 g (helduen pisua) |
Kumaldiaren tamaina | 3,5 |
Errute denbora | 13 egun |
Genomaren kokapena | ensembl.org… |
Kanaria, kanarioa[1] edo kirrixkilet (Serinus canaria) fringillidae familiako hegazti paseriformea da.[2]
Makaronesiako Kanarietan, Azoreetan eta Madeiran hegazti autoktonoa da. Lehen karnabaren (Carduelis carduelis) edo etxe-txolarrearen (Passer canarius) ahaidetzat hartzen bazen ere, egun txirriskilarena dela badakigu.
12 cm inguru luze da. Lumarik gehienak berde horixkak ditu, baina emearen bizkarrekoak gris arreak izaten dira. Azores, Madeira eta Kanaria uharteetan bizi dira. Oso kantari onak izaten dira, eta zaletasun handia izan da kanarioetarako; Kanaria uharteak aurkitu bezain laster hasi ziren, 1393. urtean, kanarioak alde orotara zabaltzen. Kaiolako txori gisa oso erabilia da. Belar haziak jaten ditu batez ere. Beste txori mota batzuekin ere gurutzatu ohi da, karnabarekin, tarinarekin eta txontarekin besteak beste.
Kanariar palmondoarekin (Phoenix canariensis) batera, Kanarietako ikurra da, legeak dioenez.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search