Kanji

Bibliako izen batzuk kanji idazkeran.
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Kanji (japonieraz: 漢字, "Han karakterea") egungo japoniera idazteko erabiltzen diren karaktere txinatarrak dira, hiraganaz (ひらがな, 平仮名), katakanaz (カタカナ, 片仮名), zenbaki arabiarrez eta latindar alfabetoaz gain (Rōmaji izenaz ezaguna). Horiekin batera, Matematikako eta Fisikako nazioarteko zenbait sinbolotarako, greziar alfabetoa ere erabiltzen da.

Japonieraren finkatze prozesuan, alfabeto silabikoa garatzeaz gain, txinatar ideogramak hartu zituzten: horrela, japoniera idazteko hiru sistema nagusietariko bat bilakatu zen, hiragana eta katakanarekin batera. Kanjiak kontzeptuak adierazteko erabiltzen dituzte[1]: bakoitzak bere esanahia du eta hitzaren erroa da. Hari lotuta, hitz-elkarketak, eratorpenak, aditzen konjugazioa-eta egiten dira, kana biak (batez ere hiragana) metatuz[2]. Gisa horretan, japonierak bere idazkera-sistema sortu zuen. Prozesua III. mendearen inguruan hasi zen. Japonian eta Taiwanen zenbait karaktere erabiltzen dira, Txinako Herri Errepublikan — 1960ko hamarkadan Iraultza Kulturalaren ondorioz— jadanik erabiltzen ez direnak[1][3].

  1. a b DeFrancis, John, "The Chinese Language. Facts and Fantasy", University of Hawaii Press, Honolulu, 1990, passim. ISBN 0-8248-1068-6.
  2. Hadamitzky, W., and Spahn, M., (1981) Kanji and Kana, Boston: Tuttle
  3. Unger, J. Marshall (1996). "Literacy and Script Reform in Occupation Japan: Reading Between the Lines". ISBN 0-19-510166-9

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search