Karst

Larrako Mendiguneko paisaia karstikoa.

Karst, edo paisaia karstikoa, topografia mota bat da, arroka disolbagarriz (kareharriz, dolomitaz edo igeltsuz) osatua dagoena. Ezaugarri nagusia lurpeko ur-sistema da, erliebe forma ugari eratzen dituena: dolinak, leizeak, arroilak, ageriko hustubiderik gabeko depresio itxiak (arro endorreikoak), lur azpiko ibaiak, ertz bertikaleko erliebe zutak eta beste ugari. Espeleologiaren ikerketa eremu nagusia da, eta bertan ikertzen diren diziplinei karstaren zientziak esaten zaie.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search