Kaxmir

Kaxmir
Datu orokorrak
Motadisputatutako lurralde eta divided region (en) Itzuli
Azalera68.000 mi²
Geografia
Map
Koordenatuak35°N 76°E / 35°N 76°E / 35; 76
EstatuaDisputatutako lurraldea:
 India
 Pakistan
 Txina
Leku geografikoaIndiako azpikontinentea
Ekialdeko Asia

Kaxmir[1] (kaxmireraz: कॅशीर, کٔشِیر, hindiz: कश्मीर urduz: کشمیر‎) Indiar azpikontentearen iparraldeko atala da. XIX. mendera arte, Kaxmir izenarekin Himalaia Handiak eta Pir Panjal Mendilerroaren artean zegoen Kaxmirreko Harana izendatzen zen. Gaur egun esanahia zabaldu da, eta izen honekin ezagutzen dira Indiak kudeatzen dituen Jammu eta Kaxmir zein Ladakh lurraldeak, Pakistanek kudeatzen dituen Azad Kaxmir eta Gilgit-Baltistan eta Txinako Herri Errepublikak kudeatzen dituen Aksai Chin eta Trans-Karakorum Eremua[2][3][4].

1820an Sikh Inperioak, Ranjit Singhen gidaritzapean, Kaxmir anexionatu zuen. 1846an Lehen Anglo-Sikh Gerran sikhak garaituak izan ziren, eta Britainiar Inperioak lurraldea erosi zuenean Amritsarreko Itunaren ondorioz, Jammuko raja, Gulab Singh Kaxmirreko agintari berria bilakatu zen. Bere ondorengoen agintea, Britainiar Koroaren babespean[5], Indiaren partizioa 1947an eman zen arte jarraitu zuen. Une horretan Britainiar Rajaren barneko printzerri hau disputatutako lurralde bilakatu zen, gaur egungo egoeraraino iristeko: India, Pakistan eta Txinaren agindupean egotea[6][7].

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
  2. (Ingelesez) «Kashmir | History, People, Conflict, Map, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-02).
  3. (Ingelesez) «Kashmir territories profile» BBC News 2019-08-06 (Noiz kontsultatua: 2022-09-02).
  4. (Ingelesez) «Kashmir profile - Timeline» BBC News 2019-08-06 (Noiz kontsultatua: 2022-09-02).
  5. Ganguly, Sumit. (2005). Fearful symmetry : India-Pakistan crises in the shadow of nuclear weapons. ISBN 978-0-295-80119-3. PMC 928627136. (Noiz kontsultatua: 2022-09-02).
  6. Encyclopedia Americana.. (International ed. argitaraldia) Scholastic Library Pub ©2006- ISBN 0-7172-0139-2. PMC 60798441. (Noiz kontsultatua: 2022-09-02).
  7. Osmańczyk, Edmund Jan. (2003). Encyclopedia of the United Nations and international agreements. (3rd ed. argitaraldia) Routledge ISBN 0-415-93920-8. PMC 50164558. (Noiz kontsultatua: 2022-09-02).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search