Kenketa

5 − 2 = 3

Matematikan, kenketa kopuru edo zenbaki bati, kenkizun izenekoa, beste kopuru edo zenbaki bat, kentzaile izenekoa, kentzen duen eragiketa aritmetikoa da. Kenketa marra ikurraz adierazten da. Kenketaren emaitzari kendura deritzo.

Kenketetan ordena oso garrantzitsua da; izan ere, eragiketa honetan ordena aldatzen bada, erantzuna aldatu egiten da.

Adibidez (7 kenkizuna da, 4 kentzailea eta 3 kendura):

Aurreko kenketa honela irakurtzen da: zazpi ken lau berdin hiru.

Kenketa eta batuketa loturik daude. Arestiko adibidea hartuz:

Kenketa batuketa mota bat besterik ez da. Zehatzago, kenketa zenbaki negatibo batekiko batuketa besterik ez da:


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search