Kimiosintesi

Kimiosintesia material organikoak (normalean karbono dioxidoa edo metanoa) sintetizatzean datza, energia-iturria kimikoa izanik.

Badira fotosintesia egin gabe materia organikoa mantenu-gai ez-organikotik lortzeko gai diren zenbait bakterio autotrofo, organismo hauek kimioautotrofoak dira eta bide metabolikoa kimiosintesia da. Organismo hauek Calvin zikloaren bidez finkatzen duten CO2, energia konposatu ez organikoen oxidaziotik lortuz. Organismo aerobikoak dira: oxigenoa substratu ez organikoak oxidatzeko erabiltzen dute eta lortutako energia ATP sintetizatzeko.

Hau da kimiosintesiaren ekuazio orokorra, hidrogeno sulfuroa molekula oxidagarritzat hartuz:

CO2 + O2 + 4H2S → CH2O + 4S + 3H2O

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search