Konputagailu-sare

Konputagailu-sarea (sare informatikoa ere deitua) bitarteko fisiko (kableak) edo haririk gabeko loturetatik informazioa, baliabideak (DVD-ROM, inprimagailuak etab.) eta zerbitzuak (posta elektronikoa, webguneak, jokoak, txat etab.) konpartitzen duen konputagailu edota gailu multzo da.

Konputagailuek eta bestelako gailuek elkar komunikatzeko komunikazio-protokoloak erabiltzen dituzte telekomunikazio-sareen gainean. Telekomunikazioetarako teknologia anitz erabiltzen dira, kobrezko kableak, zuntz optikoa, irrati-frekuentziako uhinak (haririk gabe)... hainbat topologiatan antolatuta.[1][2] Sare informatikoen egitura eta funtzionatzeko modua hainbat estandarretan daude oinarrituta, eta guztietan garrantzitsuena eta zabalduena OSI eredua (zazpi geruzatan antolatuta) erreferentzia teorikorako eta TCP/IP eredua (bost geruzatan) alde praktikorako.

Sareko nodoak izaera desberdineko gailuak izan daitezke: PCak, zerbitzariak, helburu orokorreko konputagailuak, bideratzaileak, sareko beste tresneria... Protokoloek definitutako sareko helbideak erabiltzen dira nodo edo adabegi horiek identifikatzeko. Sare batean dispositiboak, datuak eta zerbitzuak partekatzeaz gain, konputazio banatua ere bidera daiteke.

Sareak datuak konpartitzearen beharretik sortu ziren. Sarerik gabe datuak biltegiratze euskarrietan eramanez konpartitzen zituzten (zintak, disketeak, txartel zulatuak, disko gogorrak etab.). Ekipoak oso garestiak ziren eta zaila zen erabilpena partekatzea. Bulegoetan inprimagailuak eta datu-baseak, besteak beste, partekatzea batetik, eta geografikoki banatutako delegazioetan (banketxetan zein bidai-agentzietan) datu-basetako informazio zentralizatua partekatzea urrunetik transakzioak egin ahal izateko. Interneteko sorrerarekin eta haririk gabeko komunikazio-aukerekin erabilpena izugarri handi zen eta konplexutasuna ere.

  1. Tanenbaum, Andrew S.. (2002). Konputagailu-sareak. (Hirugarren argitalpena (lehena euskaraz). argitaraldia) Universidad del País Vasco ISBN 84-8373-412-5. PMC 1055220692. (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  2. Rivadeneyra, José María. (2009). TCP/IP sareak. (3. argit. argitaraldia) Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-235-5. PMC 733838405. (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search