Kontrol-sistema

Kontrol-sistema orokor baten bloke-diagrama.

Kontrol-sistema, prozesu baten kontrola egiteko batera jarduten duten osagaien konbinazioan datza. Beste modu batean esanda, prozesu bat automatizatzeko elkarren artean konektatzen diren elementu-multzo bat da.

Kontrol-sistema baten elementuak hainbat motako izan daitezke: elektrikoak, elektronikoak, mekanikoak, pneumatikoak, hidraulikoak...[1] Kontrol-sistema bati buruz hitz egiten denean, kontuan izan behar den lehen kontzeptua prozesua da.

Prozesua modu honetan definitu daiteke: sistemak jarritako baldintza batzuen arabera bere egoera aldatzen duen objektu, ekipo edo sistema.[2] Kontrol-sistemen barne-funtzionamenduak adierazteko, bloke-diagramak erabiltzen dira. Hauetan, prozesuak blokeen bidez adierazten dira, eta hauen arteko erlazioak, gezien bidez.

  1. «Kontrol-sistemak: motak» Berezuma.com 2020-03-22 (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).
  2. «Lym Capacitación | Los Cuatro Elementos de un Sistema de Control.» www.lymcapacitacion.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search