Kordoi-zeramika kultura

Kordoi-zeramika kultura
Kordoi-zeramika kultura
Datuak
EskualdeaEkialdeko Europa Europa erdialdea Ipar Europa
Historia
Garaia(k)Kalkolitiko (circa K.a. 2900-circa K.a. 2300)
KulturaAurrekoak
Narva kultura, Inbutu-formako ontzien kultura, Anfora globularren kultura
Gerokoak
Kanpai-formako ontzien kultura, Andronovo kultura (Kordoi-zeramika kulturatik eratorria[1])

Kordoi-zeramika kultura[2] Europan K.a. 2900-2350 artean garatu zena, horizonte arkeologiko zabalekoa da, hau da Goi Neolitotik hasita eta Kalkolitotik igaroz, Behe Brontze Arora arte heldu zen[3]. Kordoi-zeramika kultura Europako hainbat eskualdetatik hedatu zen; Rhin ibaitik Volgaraino, Ipar Europa, Erdialdeko Europa eta Ekialdeko Europako eskualdeetan zehar[1].

Haak et alter-ren ustez (2017), Kordoi-zeramikaren jendeak genetikoki erlazio estua zuen Yamnaya kulturakoekin emigrazio handi bat dokumentatu da Europako periferiaren erdialdetik (Eurasiako estepak) Erdialdeko Europara[4]. Beharbada, Kordoi-zeramika kulturak aitzingermaniko eta aitzinbaltiko indoeuropar hizkuntzak hedatu zituen. Kultura honek antza genetikoa dauka geroko Sintasha kulturarekin, non aitzinindoirandar hizkuntza sortu baitzen[1].

  1. a b c ALLENTOF (2015). Population genomics of Bronze Age Eurasia. Nature. 522 (7555): 167–172. Bibcode:2015Natur.522..167A. doi:10.1038/nature14507. PMID 26062507. 2019.10.06an kontsultaturik.
  2. Fig. 4 | Nature Communications 2019.10.06an kontsultatua
  3. BECKERMAN, Sandra Mariët (2015): Corded Ware Coastal Communities: Using ceramic analysis to reconstruct third millennium BCE societies in the Netherlands, Leiden: Sidestone Press. 2019.08.20an kontsultaturik.
  4. HAAK, W.; et al. (2015.06.01): Massive migration from the steppe was a source for Indo-European languages in Europe. Nature. 522, 207–211 or. arXiv:1502.02783. Bibcode:2015Natur.522..207H. doi:10.1038/nature14317. PMC 5048219. PMID 25731166. 2019.08.20an kontsultaturik.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search