Korsikako Asanblada

Korsikako Asablada
Assemblea di Corsica
Assemblée de Corse
. legegintzaldia
Mota
MotaLurralde elkargoaren asanblada
Zuzendaritza
MahaiburuaMarie-Antoinette Maupertuis (Femu a Corsica)
2021. urtetik
Mahaiburu-ordeaHyacinthe Vanni (Femu a Corsica)
2018. urtetik
Mahaiburu-ordeaNadine Nivaggioni (Femu a Corsica)
2021. urtetik
Osaketa
Eserlekuak63

Alderdi politikoak
Gobernua (32)

Oposizioa (31)

Hauteskundeak
Bozketa sistema63 eserleku, zenbaketa proportzionala eta bi txandako bozketa
Azken hauteskundeak2021eko ekainaren 20 eta 27
Batzarlekua
Korsikako Asanbladaren egoitza, Ajaccion
Webgunea
https://www.isula.corsica/assemblea/

Korsikako Asanblada (korsikeraz: Assemblea di Corsica, frantsesez: Assembleé de Corse) Korsikako Lurralde Elkargoaren erakunde gorena da, funtzio legegile mugatu batzuk ere badituena. Ajaccio hiriburuan du egoitza.

Asanbladak 63 eserleku ditu, Korsikako alderdi eta koalizio politikoen artean aukeratuak. Frantziako Erregio Kontseiluen aldean, Korsikako Lurralde Elkargoak eskumen batzuk ditu (hezkuntza eta kulturan, esaterako), eta bere Asanbladak hauetaz ere deliberatzen ditu.

Korsikako Asanblada 1982an abiatu zen, Frantziako Gobernuak Korsikari estatutu berezi bat lehenbizikoz eman zionean [1].

2017ko abenduaren Asanbladarako hauteskundeetan abertzale korsikarrek garaipen handia lortu zuten: Pè a Corsica koalizioak (Corsica Libera eta Femu a Corsica) gehiengo absolutua lortu zuen Asanbladan (41 eserleku 63tik), eta botoen %56,5 bigarren itzulian [2]. Jean-Guy Talamoni abertzalea Asanbladaren presidentea izendatua izan zen.

2021eko hauteskundeetan Femu a Corsica izan zen zerrendarik bozkatuena (32 eserleku), frantses eskuinaren koalizioak (CCB-LR) bigarren tokia eskuratuz (10 eserleku). Beste koalizio batek, Partitu di a Nazione Corsa eta Corsica Liberaren artekoak, hirugarren tokian geratuz (8 eserleku) [3]

  1. Loi n°82-214 du 2 mars 1982 PORTANT STATUT PARTICULIER DE LA REGION CORSE (ORGANISATION ADMINISTRATIVE)
  2. Korsika: Ziklo politiko berria hastear NAZIOGINTZA, 2018-01-09
  3. Frantziar estatuko nazioek eskualdeko hauteskundeetan bozkatu dute Naziogintza, 2021-07-02

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search