Kortsario

Robert Surcouf buru zuen La Confiance ontzi kortsarioa (18 kanoi eta 190 gizon) Kent (40 kanoi et 437 gizon) abordatzen.

Kortsarioa gobernu baten baimena duen itsas-lapur edo pirata da. XVI. eta XIX. mendeen artean Europako herrialde askok "erreplesalia gutunak" (kortso agiriak) banatu zizkieten beren kapitainei, zeinetan herrialde etsaien merkatari ontziei eraso egiteko eta bertako zama lapurtzeko oniritzia ulertzen zen.

Mediterraneo itsasoan itsasgizon berbereak nabarmendu ziren egiteko horretan eta ingelesak eta holandarrak Atlantikoan. Frantziako eta Espainiako koroek, adibidez, korso agiri ugari eman zuten Ipar eta Hego Euskal Herriko itsasontzien artean. Ipar Euskal Herriko kortsarioak izan ziren, euskaldunen arteko ospetsuenak XVII. mendearen bukaeratik XIX. mendearen hasiera arte (Hendaia, Ziburu, Donibane Lohizune eta Baionako portuetako ontziak).


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search