Kreazionismo

Adamen sorrera, Michelangelorena (Kapera sistinoa, Vatikanoa).

Kreazionismoa erlijio dogmetan oinarritutako sinesmen bat da. Kreazionistek diote Lurra eta izaki bizidun guztiak Jainkoren batek sortu zituela, eta guztiek izaera teleologikoa dutela, hau da, helburu jakin bat dutela plan orokor baten barruan.[1] Kreazionismoan abrahamdar erlijioak ez ezik, argudio sasi-zientifikoak emanez eboluzioaren aurka agertzen diren guztiak ere sartzen dira.[2]

Unibertsoa eta bizia ekintza jainkotiarretatik sortu zirenaren sinesmen erlijiotsua da kreazionismoa, prozesu natural batetik sortu zirenaren baieztapenaren aurrean. Kreazionista hitza bera lehen aldiz 1856 Charles Darwinek idatziriko gutun batean dago jasoa ,eboluzioaren zientziaren aurrean kontzientzia eragozle egin ziren horiek aipatu edo izendatzeko erabili zuenean. Eboluzioa eta kreazioa teoria baten baitan batu nahi duenik bada ere ( kreazionismo ebolutiboa) , halaber kreazionismo kontzeptua bere adiera literalean ulertu eta defendatzen duten horiek sailkatzeko erabiltzen da batik bat.

  1. (Ingelesez) Hayward, James L. (1998), The Creation/Evolution Controversy: an Annotated Bibliography, Scarecrow Press/Salem Press, ISBN 0-8108-3386-7
  2. (Gaztelaniaz) Ayala, Francisco J. (2007), Darwin y el Diseño Inteligente, Alianza Editorial, ISBN 978-84-206-4822-4

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search