Kriogenia

Balbula kriogenikoa.

Kriogenia oso tenperatura hotzak lortzeko teknikak eta oso tenperatura hotzetan izaten den jokaera aztertzen dituen fisikaren alorra da. Ez da hitzartu gaineko mugarik tenperatura kriogenikoentzat, baina Estatu Batuetako Eredu eta Teknologia Institutu Nazionalak kriogenia hitza –150 °C (123 °K)-tik beherako tenperaturei aplikatzea aholkatzen du. Zientzialari batzuentzat oxigenoaren isurkari bihurtzeko puntu normala (-183 °C) da gaineko muga. Isurkari lurrunkorren lurruntze azkarraren bidez edo 150-200 atmosfera bitarteko presiopean dauden gasen hedatzearen bidez lortzen dira tenperatura kriogenikoak. Hedatzea soila izan daiteke, presio txikiagoko ganberaren batekin komunikatzen duen balbula baten bidezkoa, edo aldizkako motor bateko zilindro batean gerta daiteke, gasak motorraren pistoia bultza dezan.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search