Kukutxeztul

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Kukutxeztul
Deskribapena
Motagaixotasun bakteriano komentsala
Boredetella infekzioa
Espezialitateainfektologia
Arrazoia(k)Bordetella pertussis
Sintoma(k)errinorrea, sukarra, eztula, apnea, betealdia
oka
Patogenoaren transmisioaaire bidezko kutsadura
ttantta bidezko kutsadura
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakEritromizina, demekloziklina, guaifenesina, Azitromizina eta Klaritromizina
Identifikatzaileak
GNS-10A37
GNS-9033
DiseasesDB1523
MedlinePlus001561
eMedicine001561
MeSHD014917

Kukutxeztula[1] edo kukurruku eztula[2] arnas aparatuaren gaixotasun kutsakorra da, Bordetella pertussis eta Bordetella parapertussis bakterioek eragindakoa. Herrialde garatuetan kontrolpean dagoen gaitza da, txertaketa masiboari esker. Etengabeko eztul bortitza da kukutxeztularen sintomarik nabarmenena.

Gaitza edozein adinetan ager daiteke, baina ohikoagoa da umeen artean. 1950eko hamarkadan azaldutako txertoarekin umeak babestuta geratu ziren infekzioaren aurrean. Azken urteotan, baina, Europako hainbat lurraldetan gaixoen adina aldatu da, eta orain gazte eta helduen artean gertatzen ari dira lehen baino kasu gehiago. Euskal Herrian aitortu beharreko gaitza dugu (5 kasu jakinerazi ziren E.A.E-an 2005. urtean, eta 15 kasu 2004an).

  1. «Kukutxeztul». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-06-26.)
  2. «Kukurruku-eztul». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-06-26.)

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search