Kultura-aniztasun

Kultura-aniztasuna jatorri eta kultura ezberdineko pertsonak elkarrekin bizitzea posible eta positibotzat jotzen duen jarrera da.

Kultura-aniztasuna talde edo gizarte batean kultura nahiz jatorri ezberdineko pertsonen arteko bizikidetza positibotzat jo eta bultzatu egiten duen jarrera filosofiko eta politikoa da. Era berean, talde ezberdin horien arteko bizikidetza egoera bera ere bada, era deskribatzaile horretan multikulturalitate kontzeptua ere erabiltzen bada ere.

Hobetu azalduta, pluralismo kulturalaren lehenengo adierazpena da. Adierazpen horrek arrazako edo kulturako diskriminazio eza bultzatzen du eta baita ere desberdintasun kulturalaren ospakizuna, errekonozimendua eta horrekiko eskubidea.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search