Kulturen Forum Unibertsala 2004

Forumeko eguzki plaka erraldoia,
Martinez Lapeña eta Torres arkitektoena

Kulturen Forum Unibertsala 2004 (katalanez Fòrum Universal de les Cultures 2004) edota Bartzelonako Forum 2004a, Kulturen Forum Unibertsalaren lehenengo edizioa izan zen, 2004ko maiatzaren 9a eta irailaren 26a artean ospatu zena Bartzelonan. Ekitaldi hau antolatzeko ideia 1996.urtean sortu zen, orduan Bartzelonako alkatea zen Pasqual Maragallek ekitaldi erraldoi bat ospatzeko idea proposatu zuenean. 1997.urteko azaroan, UNESCOren 29.Batzar Nagusiak unanimitatez aprobatu zuen Bartzelonako Forum-aren proiektua. Aurrekontu osoa 324 milioikoa izan zen.

Bartzelonako Forum-a hiru ardatz nagusien inguruan ospatu zen: garapen jasangarria, bakea eta aniztasun kulturala. Gai hauek esposaketa, espektakulu, biltzar internazional eta aurkezpen bidez landu ziren. Horretarako, 30 hektareako lursail batean garatu ziren ekintzak, momentu zehatz honetarako eraikitakoa.

Ekitaldia luzatu zen 141 egunetan, 3.323.123 pertsona hurbildu ziren Fòrum-a ezagutzera. Azkenengo egunetan jendetza ugari bildu arren, bisita-kopuru osoa aurreiritzitakoaren ezpitik kokatu da, 5 milio bisitari izango zirela kalkulatzen baitzuten antolatzaileek. Fòrum-aren ekintza plan osoan, bai esparruaren barruan bai kanpoan, sei milio pertsonek hartu zuten parte.

Esparrutik kanpo antolatutako ekintzarik garrantzitsuenak Carlinhos Brown abeslariaren Karnabala eta Itsas-festibala izan ziren.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search